Showing posts with label Biscay. Show all posts
Showing posts with label Biscay. Show all posts

10/24/2012

#U21 biharamuneko gomendioa abertzaleentzat: kanpainan bezain moderatuak izan ospakizunean

Kito, bukatu da. Orain hasten da interesgarriena: emaitzak hartu eta poliki aztertzeko garaia da, presarik gabe. Halere, analisi sakonago batentzako lehen zirriborroa aurkeztu nahi dut gaur: 

a) Parte hartzea: %63,7koa izan da, gutxi gorabehera espero nuena, batez ere jasan dugun kanpaina aspergarria eta moderatuagatik. Ondorioz, Eusko Legebiltzarra osatzeko ospatu diren hamar hauteskundeetatik, hauek izan dira laugarren abstentzionistenak; bakarrik 1980, 1990 eta 1994an egon zen parte hartze txikiagoa.

Irakurtzen jarraitzeko egin klik HEMEN

Hauteskunde gaua ETB1ean

ETB1ko urriaren 21eko hauteskunde gauean parte hartu nuen. Hona hemen bideoa:


#U21 hauteskunde azterketarako tresnak (eta III): porrarako gidatxoa.

a) Parte hartzea geroz eta altuagoa izan, orduan eta ordezkaritza txikiagoa lortzen dute alderdi txikiek. Horren adibiderik garbiena da 2001ean gertatutakoa, baina baita ere, beste maila batetan 2009an. Batez ere, borroka bi aukeren artekoa bada eta horrek isla badu parte hartzean txikiek ordezkari gutxi edo agur (…)
Irakurtzen jarraitzeko egin klik HEMEN

#U21 hauteskunde azterketarako tresnak (II): hauteskunde errolda

Bederatzi hauteskundeak aintzat hartuta (lehenengo grafikoa) abstentzioa %33,1ekoa da batez beste; abstentzio handiena 1994an eman zen %40,3 batekin eta txikiena 2001ean %21 batekin.Esparru abertzaleari begiratuz, hauteskunde guztietan batez beste botoen %38,7 jasotzen duela ikus daiteke. Portzentaje handiena 1986an eskuratu zuen botoen %46,7 jasota eta txikiena, aldiz, 1994an botoen %32,8 batekin. Esparru nazionalista espainolari begiratzen badiogu, bederatzi hauteskunde horietan batez beste botoen %23,2 eskuratu du. (…) 

Irakurtzen jarraitzeko egin klik HEMEN

10/21/2012

#U21 hauteskunde azterketarako tresnak (I): baliodun botoak eta eserlekuak

Gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak bereziak dira. Ikuspegi desberdinetatik begiratu daitezke eta seguruenik guztiak dira interesgarriak. Baina, bakoitzak bere obsesioak ditu eta nirea abertzale eta espainolisten arteko borroka da. Abertzaleek inoiz lortu dituzten emaitzarik hoberenak 1986koak izan ziren. Ordutik, boto portzentajean izan duten gainbehera amaigabekoa izan da. Tendentzia garbia da, denborazko serieak aztertzerakoan ez dago dudarik grafikoan ikusi daitekeen bezala. Argi eta garbi, 1986tik 2009ra abertzaleek duten joera beheranzkoa da. Inflexio puntu bakarra 2005ean izan genuen, orduan abertzaleek apur bat egin zuten aurrera, ezer gutxi hauteskunde desbideratua bezala kontsideratzeko. Gauzak horrela, baliodun botoen %67,7tik %52,7era (baliogabekoak kontatuak izan dira) pasatu ziren epealdi osoan. Espainolistek aldiz, kontrako ibilbidea egin zuten, %31,3tik %46,1era...

Irakurtzen jarraitzeko egin klk HEMEN

10/09/2012

Hauteskundeak 2012 Euskadi Irratian

Gaur, 2012-10-08, Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan parte hartu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko solasaldi batean. Irratsaioa entzuteko egin klik hemen (21'40''tik aurrera).

 

10/05/2012

Elecciones 2012 en Radio Euskadi

El 04-10-2012 participé en una tertulia sobre las elecciones al Parlamento Vasco 2012 en el programa Boulevard (Radio Euskadi). A continuación podéis escuchar el programa:

9/26/2012

Egoera politikoari errepasoa | ETB1

2012-9-25ean, Azpimarra (ETB1) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Egoera politikoari errepaso zabala eskaini genion atzo, besteak beste, irailaren 26ko greba deialdia, Kataluniako hauteskunde aurrerapena eta Euskal Herriko hauteskunde aurrekanpaina. Telebista saio osoa jarraian:

 

9/20/2012

Esatea Libre | Egoera politikoari errepasoa

2012-9-19an, “Esatea libre” (Hamaika TB) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Egoera politikoari errepaso zabala eskaini genion atzo, besteak beste, Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko gertakari politiko garrantzituenak eta urriaren 21ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan genituen hizpide:.

9/19/2012

Solasaldia | Hauteskundeak U21

2012-9-18an, “Azpimarra + Gehiago” (ETB1) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Eztabaida gaia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. 

9/10/2012

Elkarrizketa | Hauteskundeak U21

2012-9-7an, Hamaika Telebistan, Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean. Gai nagusia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

 
 

11/23/2011

Emaitzen azterketa (I): lehengoratze hauteskundeak

Pasaden igandean ospatutako hauteskundeetan garbi dago aukera politiko abertzaleak indartuta atera zirela. Amaiurrek lortu du Hego Euskal Herriko ordezkari kopuru handiena; EAJk bototan irabazi eta talde parlamentarioa segurtatu du EAEn; eta, azkenik, Gero Baik Nafarroako bosgarren diputatua eskuratu du izan dituen zailtasun guztiei aurre eginez eta abertzaleentzat bigarren eserlekua eskuratuz Foru erkidegoan. Orotara, Euskal Herriak Espainiako kongresura bidaltzen dituen 23 ordezkarietatik, 13 abertzaleak izango dira. Historiarako bi datu garrantzitsu geldituko dira: lehenengo aldiz Araba eta Nafarroan abertzaleek bina diputatu erdietsi dituzte

11/20/2011

#bozA20 Bizkaian

Lurralde historiko honetan interesa anizkoitza da. Historikoki Ezker Abertzaleak parte hartu duenean eta bere botoak zenbatu direnean, gehiengoa beti izan da abertzalea, 1993an izan ezik. Dena den, azkeneko hiru deialdietan Ezker Abertzalea aurkeztu izan balitz ere, gehiengoa espainolista izango zatekeen. Beraz, Bizkaian gehiengoa aldakorra da abertzale-espainolista borroka dimentsioari begiratuta. Gauza seguru bakarra EAJren garaipena da, horrela izan da beti, 2008ko salbuespen bakarrarekin, orduan alderdi sozialistak irabazi zuen. Hona hemen gaur erantzun beharreko zenbait galdera: