2012-9-25ean, Azpimarra (ETB1) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Egoera politikoari errepaso zabala eskaini genion atzo, besteak beste, irailaren 26ko greba deialdia, Kataluniako hauteskunde aurrerapena eta Euskal Herriko hauteskunde aurrekanpaina. Telebista saio osoa jarraian:
The Basque Country (Euskal Herria) is the name given to the land in the western Pyrenees that spans the border between France and Spain on the Atlantic coast, where the Basque people live: the Autonomous Communities of the Basque Country and Navarre in Spain and the Northern Basque Country in France.
9/26/2012
9/20/2012
Esatea Libre | Egoera politikoari errepasoa
2012-9-19an, “Esatea libre” (Hamaika TB) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Egoera politikoari errepaso zabala eskaini genion atzo, besteak beste, Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko gertakari politiko garrantzituenak eta urriaren 21ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan genituen hizpide:.
9/19/2012
Solasaldia | Hauteskundeak U21
2012-9-18an, “Azpimarra + Gehiago” (ETB1) telebista saioko solasaldian parte hartu nuen. Eztabaida gaia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
9/10/2012
Elkarrizketa | Hauteskundeak U21
2012-9-7an, Hamaika Telebistan, Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean. Gai nagusia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
1/13/2012
Emaitzen azterketa (IV): maiatzeko hauteskundeekin alderaketa
Hauteskundeak izan zirenetik ia bi hilabete pasatu ondoren bada garaia bolo-bolo zabaldu ziren interpretazio okerrak, erdi-egiak edota gezurrak desmuntatzeko. Goazen bada:
A) Nor izan da Hego Euskal Herriko lehenengo indar politikoa Espainiako Kongresurako hauteskundeetan?
Taulan argi eta garbi ikusten den moduan irabazlea PP-UPN izan da, 336.101 botorekin, ondoren hurrenez hurren Amaiur 333.628 bozekin, PSOE 326.716 eta EAJ-PNV 323.517. Ondorioz, antzeko indarra duten lau aukera politiko nabarmentzen dira. Egia da konparaketa honetan kaltetu nagusia EAJ suertatzen dela, izan ere, EAEko hiru lurralde historikoetako botoak soilik kontabilizatzen zaizkio eta, dena esan behar da, jeltzaleak garaile izan dira EAEn. Beraz eztabaida Nafarroako datuekin dago, bertan Geroa Bai koalizioan parte hartu du EAJk, eta hori argudiatuta, jeltzaleen inguruko zenbait analista eta kazetarik bien botoak gehitu dituzte ondorioztatzeko EAJ dela Hego EHko lehenengo aukera politikoa. Baina hori ez da zuzena, EAJ baina askoz ere gehiago da Geroa Bai, gogoratu dezagun jeltzaleak bakarrik aurkeztu diren deialdietan (EAren banaketa eta gero) emaitza hauek izan dituztela espainiar kongresurako hauteskundeetan: 1989an 2.562 boto; 1993an 3.540 boto; 1996an 3158 boto; eta 2000 urtean 6.536 boto. Beraz, nekez pentsa daiteke Geroa Bairen botoen gehiengoa jeltzaleen jarraitzaileak izan daitezkeenik. Kasurik hoberenean, inoiz lortu ez dituzten 10.000 boto inguru izan zitezkeen. Horregatik, Geroa Baik muzin egin dio EAJko talde parlamentarioan sartzeko gonbidapenari. Gauza arraroa bestelako aliantzei erreparatzen badiegu, adibidez Izquierda Unidak itunak sinatu zituen Chunta Aragonesista, ICV, EUiA, Izquierda-Ezkerra eta beste zenbait talde txikirekin koalizioa osatzeko; eta akordioaren arabera hautagaitza guztien boto kontaketa IUren konputuetan sartu eta eskuratutako diputatu guztiak talde parlamentario berdineko kideak izango ziren.
12/15/2011
Emaitzen azterketa (III): boto eta pertzepzioekin jolasean
Hauteskundeak bukatu ostean, Euskal Herriko alderdi desberdinek, eta bereziki abertzaleek eta euren inguruko hedabideek, borroka berri bat hasi zuten herritarrei ‘argitzeko’ nork irabazi zituen hauteskundeak EAEn eta Hego Euskal Herrian. Artikulu eta adierazpen amaigabeetan magia joko ugari entzun eta irakurri behar izan ditugu erraza den kontu batentzat. Izan ere, zenbakiek ez dute hainbesterako ematen, batez ere, behin interpretaziorako irizpideak garbi uzten badira. Baina, alperrik, politikariek eta hauen ondoko kazetariek literatura egin nahi izan dute. Izan ere, emaitza zehatz bat lortzea bezain inportantea da lortutakoa arrakasta bat izan dela saltzea. W. I. Thomas soziologoak esan zuen jendeak zerbait erreala bezala definitzen badu (nahiz eta ez existitu), orduan bere ondorioetan erreala izango dela. Gure kasuan, hauteskunde interpretazio zehatz bat gailentzen bada eta mezu hartzaileek edukia barneratu eta sinesten badute, orduan pertzepzioa (nahiz eta okerra izan) erreala izango da bere ondorioetan.
11/28/2011
Emaitzen azterketa (II): eserlekuak eta lurralde batasuna
Aurreko sarreran nioen bezala, ez dago dudarik abertzaleek eserleku uzta ona izan dutela, baina, horren atzean hondarrekin izan duten zorte apurra ezkutatzen da ere bai. Horregatik, Hego Euskal Herrian botoen %46,2arekin, ordezkarien %56,5 eskuratu dute: Nafarroan %27,7arekin, eserlekuen %40; Araban 37,9arekin, %50; Bizkaian, %51,8arekin, %62,5; eta Gipuzkoan %57,2arekin, %66,6.
11/23/2011
Emaitzen azterketa (I): lehengoratze hauteskundeak
Pasaden igandean ospatutako hauteskundeetan garbi dago aukera politiko abertzaleak indartuta atera zirela. Amaiurrek lortu du Hego Euskal Herriko ordezkari kopuru handiena; EAJk bototan irabazi eta talde parlamentarioa segurtatu du EAEn; eta, azkenik, Gero Baik Nafarroako bosgarren diputatua eskuratu du izan dituen zailtasun guztiei aurre eginez eta abertzaleentzat bigarren eserlekua eskuratuz Foru erkidegoan. Orotara, Euskal Herriak Espainiako kongresura bidaltzen dituen 23 ordezkarietatik, 13 abertzaleak izango dira. Historiarako bi datu garrantzitsu geldituko dira: lehenengo aldiz Araba eta Nafarroan abertzaleek bina diputatu erdietsi dituzte.
11/20/2011
#bozA20 Nafarroan
Lurralde historiko honetako interesa bosgarren diputatuaren esleipenean dago. Nafarroak izan duen bilakaera historikoa garbia da: espainiar kongresurako hauteskunde deialdi guztietan alderdi espainolistak izan dira garaile, eta horren adierazpen gisa, lurralde historikoak dituen bost diputatuetatik, beti lau eta bost artean izan dira alderdi espainolistek eskuratutakoak.
Hona hemen gaur erantzun beharreko zenbait galdera:
#bozA20 Gipuzkoan
Lurralde historiko honetako interesa bosgarren eta seigarren diputatuaren esleipenean dago. Gipuzkoak izan duen bilakaera historikoa garbia da: espainiar kongresurako hauteskunde deialdi guztietan alderdi abertzaleak izan dira nagusi Ezker Abertzalea aurkeztu denean. Azkeneko aldia orain dela 15 urte izan zen, beraz, espero litekeena da berriro abertzaleek nagusigoa lortzea.
Hona hemen gaur erantzun beharreko zenbait galdera:
Subscribe to:
Posts (Atom)