10/21/2012

#U21 hauteskunde azterketarako tresnak (I): baliodun botoak eta eserlekuak

Gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak bereziak dira. Ikuspegi desberdinetatik begiratu daitezke eta seguruenik guztiak dira interesgarriak. Baina, bakoitzak bere obsesioak ditu eta nirea abertzale eta espainolisten arteko borroka da. Abertzaleek inoiz lortu dituzten emaitzarik hoberenak 1986koak izan ziren. Ordutik, boto portzentajean izan duten gainbehera amaigabekoa izan da. Tendentzia garbia da, denborazko serieak aztertzerakoan ez dago dudarik grafikoan ikusi daitekeen bezala. Argi eta garbi, 1986tik 2009ra abertzaleek duten joera beheranzkoa da. Inflexio puntu bakarra 2005ean izan genuen, orduan abertzaleek apur bat egin zuten aurrera, ezer gutxi hauteskunde desbideratua bezala kontsideratzeko. Gauzak horrela, baliodun botoen %67,7tik %52,7era (baliogabekoak kontatuak izan dira) pasatu ziren epealdi osoan. Espainolistek aldiz, kontrako ibilbidea egin zuten, %31,3tik %46,1era...

Irakurtzen jarraitzeko egin klk HEMEN

No comments:

Post a Comment