11/20/2011

#bozA20 Gipuzkoan

Lurralde historiko honetako interesa bosgarren eta seigarren diputatuaren esleipenean dago. Gipuzkoak izan duen bilakaera historikoa garbia da: espainiar kongresurako hauteskunde deialdi guztietan alderdi abertzaleak izan dira nagusi Ezker Abertzalea aurkeztu denean. Azkeneko aldia orain dela 15 urte izan zen, beraz, espero litekeena da berriro abertzaleek nagusigoa lortzea. Hona hemen gaur erantzun beharreko zenbait galdera: 


a) Abertzaleek laugarren diputatua eskuratuko dute? Gipuzkoak zazpi eserleku izan zituen 80. Hamarkadan, orduantxe izan zen abertzaleen emaitzarik hoberena boto portzentajeetan eta ordezkarietan. 1989an alderdi abertzaleek botoen %66,98a eskuratu zuten (batez bestekoa 1982tik: 54,13) eta ordezkarien %71,4 (7tik 5 diputatu). Espainolistek aldiz, emaitzarik hoberena 2008an izan zuten botoen %62,32arekin (batez besteko historikoa %45,68) eta ordezkarien %66,66arekin (4 diputatu 6tik. Ezker Abertzalearen partaidetzarekin, emaitzarik hoberenak 1996an izan zituzten botoen %45,47 eta hiru eserlekurekin (seitik). Gaur espero daitekeena da lehengoratze bat, alde horretatik, lau eserleku abertzaleek eramango dituzte (ez badute lortzen espainolisten garaipen txiki bat izango litzateke) eta bi espainolistek. Kontua da abertzaleen arteko banaketa zein den. Nik esango nuke hiru Amaiurrentzat eta bat EAJrentzat, ez da alboratu behar bakoitzak bina lortzea. Espainolisten artean seguruenik PP eta PSOE eserleku bana eramango dute eta bigarren bat eskuratuko badu PSOEk PPren kontura izango da, abertzaleen kontura egingo balute abertzaleek hausnarketarako beste ertz izango dute. 



b) Parte hartzea non kokatuko da? 1982tik 2008 arte, batez bestekoa %67,34koa izan da (posta bidezko botoa kontutan hartu gabe). 

c) Populazio osoari begiratuta, abertzaleek egoera berriari esker gai izango al dira inoiz lortu duten hauteskunde erroldako babes handiena eskuratzeko? Emaitzarik hoberena 1982an lortu zuten %47,45arekin (deialdi guztietako -82tik- batez bestekoa %36,41koa da). Berriz, espainolisten emaitzarik hoberena 2008an izan zen, orduan erroldako %34,22aren babesa lortu zuten (deialdi guztietarako -82tik- batez bestekoa %28,71). 

Azaldutakoan oinarritua, nire kiniela: 
Amaiur 3/2; EAJ-PNV 1/2; PSOE 1/2; PP 1/0. 


No comments:

Post a Comment