11/20/2011

#bozA20 Nafarroan

Lurralde historiko honetako interesa bosgarren diputatuaren esleipenean dago. Nafarroak izan duen bilakaera historikoa garbia da: espainiar kongresurako hauteskunde deialdi guztietan alderdi espainolistak izan dira garaile, eta horren adierazpen gisa, lurralde historikoak dituen bost diputatuetatik, beti lau eta bost artean izan dira alderdi espainolistek eskuratutakoak. Hona hemen gaur erantzun beharreko zenbait galdera: 


a) Abertzaleek bigarren diputatua eskuratuko dute? Lurralde historiko honetan diputatua segurtatua izango du bozen %17 jasotzen duen edozein hautagaitzak. Halere, boto kopuru erlatibo txikiagoekin eskuratu daiteke ere bai. Irabazlea garbi dago PP-UPN izango dela, kontua da %40 ateratzen badu, bosgarren diputatua %13,3an izango duela langa (adibidez hori da Geroa Bai-k beharko lukeen portzentaje eta Amaiurren %26,6a). PP-UPNk ateratzen duen portzentajearen herena baino gehiago lortu behar da PP-UPNk hirugarren diputatua eskuratu ez dezan. Norbaitek lortu baldin badezake, batez ere Geroa Bai koalizioan pentsatu beharko litzateke (bestela alderdi sozialista izango litzateke), halere, oso zaila izango da, gertatuko balitz abertzaleek sekulako emaitzak aurkeztu ahal izango lituzkete Nafarroan. 



b) Parte hartzea non kokatuko da? 1982tik 2008 arte, batez bestekoa %73,30koa izan da (posta bidezko botoa kontutan hartu gabe). Historiak erakusten digu abertzaleek emaitzarik hoberenak 80. Hamarkadan eta azkeneko bi deialdietan izan dituztela, kasu hauetan %18tik gora. Orain Amaiurren presentziarekin espero liteke igoera nabarmena izatea eta historian izan dituen emaitzarik hoberenak lortzea. 

c) Populazio osoari begiratuta, abertzaleek egoera berriari esker gai izango al dira inoiz lortu duten hauteskunde erroldako babes handiena eskuratzeko? Emaitzarik hoberena 1982an lortu zuten %15,82arekin (deialdi guztietako -82tik- batez bestekoa %11,63koa da). Urte berdinean espainolistek emaitzarik hoberenak lortu zituzten ere bai, %62,95ekin (deialdi guztietarako -82tik- batez bestekoa %58,63). 

Azaldutakoan oinarritua, nire kinielak ez du ezer berririk eransten: 
PP-UPN 2/3; PSE 1; Amaiur 1; Geroa Bai 0/1.

No comments:

Post a Comment